Haranako Udala
  • Hasiera
  • Udala
    • Ogasuna
    • Aurrekontuak
    • Hirigintza
    • Aktak
    • Berriak
    • Kontratatzailearen profila
    • Korporazioa
    • Ordenantzak
    • Eskaerak
  • Harana ezagutzen
    • Elkarteak
    • Kale-izendegiak
    • Datu orokorrak
    • Zonako enpresak
    • Herriak
      • Alda
      • Kontrasta
      • Done Bikendi Harana
      • Ullibarri-Arana
    • Kokapena
    • Azokak, jaiak eta tradizioak
    • Gastronomia
    • Interes-telefonoak
  • Zerbitzuak
    • Gizarte-ongizatea
    • Consorcio
    • Igerilekua
    • Garraioak
    • Bake-auzitegia
    • Berdintasuna
    • Egun-gunea
    • Euskara
    • Izki
    • KZ Gunea
    • Osakidetza
    • Taldea
    • Zaldiharana
  • Turismoa
    • Ignaciano Bidea
    • Non jan egin
    • Non lo egin
    • GR
      • PR-A 65: “HARANERAKO IBILBIDEA”
      • PR-A 66 “SANTA TEODOSIARAKO IBILBIDEA”
      • PR-A 67 “PUERTO NUEVORAKO IBILBIDEA”
      • PR-A 68 “MOJÓN LARGORAKO IBILBIDEA”
      • PR-A 69 “KONTRASTASTAKO AMILDEGIETAKO IBILBIDEA”
    • Nordic Walking
    • Parzonerias
    • Bideak bizikletaz edo ibiliz
    • Bide berdea (Antoñana)
  • Euskera
    • Castellano
  • Search
  • Menu
Haranako UdalaHaranako Udala

Festen egutegia

September 27, 2017/in Jaiak_DBH /by admin

Urtarrilak 22: Done Bikendi martiria

Otsailak 5: Santa Agata

Apiralak 23: Erreguteak San Jurgiri

Apiralak 25: Erreguteak San Marcos

Maiatzak 3: Maiatzeko zuhaitza jartzea

Maiatzak 6: Erreguteak Uraldeko Ama Birjinari

Maiatzak 7: Erreguteak San Kristobali, Oteon

Maiatzak 8: Erreguteak Sta. Teodosia

Maiatzak 15: San Isidro Nekazaria

Pazko Maiatzekoa (maiatza): Santa Teodosiara erromeria

Ekainak 19: Erreguteak San Gervási eta San Protasiori, Sabandon

Ekainak 24: Donibane

Uztailak 10: San Kristobal

Abuztuak 31: Emeterio eta Zeledon santuak

Irailarak 14: Gurutze Santua. Maiatzeko zuhaitza botatzen da.

Irailaren hirugarren igandea: Santa Teodosiara erromeria

http://www.valledearana.eus/wp-content/uploads/2018/02/escudo-valla-arana.png 0 0 admin http://www.valledearana.eus/wp-content/uploads/2018/02/escudo-valla-arana.png admin2017-09-27 20:28:232017-09-27 21:00:54Festen egutegia

Kokapena

September 27, 2017/in Done Bikendi Harana /by admin

Done Bikendi Harana bailararen mendebaldeko ertzean dago, 795 metroko garaieran. Harana ixten du mendebaldetik, eta lehen herria da Oteotik igarota Santa Kurutze Kanpezutik datozenentzat, bai eta Sabando pasatuz Maeztutik datozenentzat ere.
Madozek, 1845 eta 1850 bitarte egin zuen hiztegi geografiko, estatistiko eta historikoan honela deskribatzen du hiribildua: “berezko udala duen hiribildua. Arabako probintzian dagoena (Gasteiztik 7 leg.), Kalagorriko diozesikoa eta Aguraingo zati jud.: Santa Teodosia mendatearen hegoaldean dago, ia laua den alderdian, Harana izeneko bailara ederrean. Mendi altuek mugatzen dute iparretik eta hegotik. Klima hotza egiten du, baina oso osasuntsua. 56 etxe ditu eta bat udaletxea da. Udaleko aretoa egokia da: kartzelan bi ziega daude eta segurua eta osasuntsua da: eskolan neskak nahiz mutilak daude. 33 anega gari ditu eta eskolara 100 ikasle inguru doaz.”

http://www.valledearana.eus/wp-content/uploads/2018/02/escudo-valla-arana.png 0 0 admin http://www.valledearana.eus/wp-content/uploads/2018/02/escudo-valla-arana.png admin2017-09-27 18:40:102017-09-27 18:45:48Kokapena

Hiribilduaren sorrera

September 27, 2017/in Done Bikendi Harana /by admin

Micaela Portillak haren Catálogo Monumental lanean dioenez, Fernado IV.aren erregetza garaian hasi zen Done Bikendi biztanleak izaten. Alboko herrixketako jendea joan zen Done Bikendira. Alboko herrixka horietako bat Berberiego izan zen. 1252. urtean dago dokumentaturik, eta egungo herriaren iparrean zegoen. Kalagorriko elizaren baitan botere handia izan zuen herri honek. Izan ere, Kalagorrikoarekin batera elizbarrutia osatzen zuten lau artxidiakonotzetako bateko buru izan zen. Artxidiakonotza XII. menderako dokumentatu zuten. Jeronimo Aznarren gotzaingoaren elkartasun gutunaren arabera, 1257. urtean artxidiakontza horren baitan zeuden Viana, Bernedo, Harana eta Arraia.
Artxidiakontza hitza artxidiakonotik dator, latineko archidiaconus hitzetik: ‘lehena’ esan nahi du, ‘diakonoen edo elizako ministroen burua’. Artxidiakonoa zen apezpikuaren eskuineko eskua. Nekazaritzaguneko artzapezaren, parrokoaren eta gainerako apaizen gainetik zegoen.

Oinetxez eratutako Berberiego herrixkako biztanleek erasoak jasotzen zituzten Gaztelako eta Nafarroako gizon aberatsen eta infantzoi kapareen eskutik. Gainera, zergekin eta zorrekin itotzen zituzten, Berberiegoko jaun eta jabe izatea lortzeko. Izan ere, alboko lurrak nahiz mendiak haienak ziren. Azkenean, Berberiegotarrek oinetxeetatik alde egitea erabaki zuten. Fernando IV.aren baimenaz Done Bikendi esaten zioten herrira aldatzea erabaki zuten: “en derredor de una eglesia que dezien San Vicent” (San Bizente esaten dioten elizaren ingurura). 1295 eta 1312 bitarte beste herrixka bat eratu zuten erregeren lurretan, haren babesa izan nahiaz (e fizieron puebla nuevamente).

Errentarik jaso gabe, antzinako jauntxoek nekazariak xaxatu zituzten, antzinako oinetxetara joatera behartzeko. Azkenean, lapurretak eta hilketak eragin zituzten.
Lopez de Gereñuk Onomasticon Vasconiae lanean dioenaren harira, garai hartako dokumentuen arabera, Berberiegok etxe bakarra zuen 1257. urterako, eta 1326. urterako guztiz hutsik geratu zen. San Ezteberen ermita baino ez omen zen zutik geratu, mende bat lehenago hondatu omen zen antzinako parrokiaren oroimen gisa. 1845 eta 1850 bitarte, honela dio Madozek: “[…] iparrean eta 1/8 legoan San Eztebe ermita dago. Egun biztanlerik ez duen Berberiego herrixkako parrokia eliza izan zen […].” Parrokiako artxiboan XIV. eta XV. mendeko pergamino interesgarriak daude. Dokumentu horiek Done Bikendiko biztanleek herriak erregeren hiribildu izateko pasa behar izan zituen auziak eta gorabeherak jasotzen dituzte.

Nolanahi ere, herrixka berria zaharragoa zen beste herri bateko mugen eta jurisdikzioaren baitan zegoen: Kontrastarenean hain zuzen ere. Beraz, Kontrastakoek bertako nekazaritzat hartu zituzten biztanleak eta gatazkak sortu ziren horregatik. Done Bikendikoek Alfontso XI.arena jo zuten haien kexak azaltzera. Hain arazoak konpondu ezean herritik alde egin eta Nafarroako erresumara joango zirela adierazi zuten. “[…] Done Bikendik salaketa jartzeko asmoa adierazten du, Kontrastako kontzejuagatik eta herrixkengatik […] Done Bikendik salaketa jartzeko asmoa adierazten du, Kontrastako kontzejuagatik eta herrixkengatik […].”

Herria hiribildu bilakatzea eskatzen zuten. Gainera, harresia beraiek egitea ere proposatzen zuten. 1312 eta 1319 bitarteko urteren batean, hiri forua lortu zuten, Maria erregeren amonaren eta Joan eta Pedro infantzoien eskutik (azken horiek Alfontso XI.aren tutoreak ziren, adinez txikia baitzen). Beraz, hiribilduaren gutuna eta pribilejioak eman zizkieten: “[…] para que los nuevos habitantes de San Vicente fuesen mas ricos e mas amparados para mi e para mio servici […] Done Bikendiko biztanle berriak aberatsagoak izan zitezen eta niretzat eta nire zerbitzarientzat babestuago egon zitezen […]”

Nolanahi ere, foruaren aurkako zenbait zerga ordaindu behar izan zituzten. Horren ondorioz, 1326. urtean, eta jada Alfontso XI.a adinez nagusi izanda, Done Bikendiri Kontrastak zuen hiribildu independentearen maila bera ematea lortu zuten, hots, maila juridiko eta fiskal bera lortu zuten. Gasteizko Forua ere eman zioten, nahiz eta aurreko tutoreek emana izan. Horrenbestez, Done Bikendi “[…] berez erregeren hiribildu” bilakatu zen, “Kontrastaren ahotsari men egin behar izan gabe, Gasteizko Foruaren bitartez eta hiribildu izateko inguratzeko baimena emanez”.

Mendeen joan etorriarekin batera, hiribildu horrek nahiz Harana osoak jasan behar izan zituen Gaonatarren nahikeria geopolitikoa. Gaonatarrak oinaztarren leinukoak ziren eta leinua tinko ezarririk zegoen mendiak zeharkatuz zihoazen Ebrotik Lautadaranzko sarbideetan. XIV. mendearen amaieran, bailaran ezarri ziren indarrez, Enrike II.a Trastamaranek Kontrastako jaurerria nahiz Uribarri eta Alda herrixkak eman eta gero.

Gaonatarrak batetik, eta Lazkanotarrak bestetik, jaurerriak Done Bikendiraino zabaltzen saiatu ziren. Hala ere, errege-erreginek hiribildua babestu egiten zuten beti. 1505eko apirilaren 23ko Joana erreginaren epai baten bidez, hiribilduak erregerena izaten jarraitu zuen, Bernardino Lazkanok, hots, Kontrastako eta haren herrixken jauntxoak bestela nahi zuen arren. 1513an, Done Bikendik mila marabediko eta hogeita hamar gari anegako urteko zerga barkatzea erabaki zuen erreginak berak. Baliteke hori izatea hiribilduko parrokian Joanaren eta Feliperen armarriak azaltzearen zergatia. Mende eta erdi geroago, hots, 1638. urtean, Felipe IV.ak hiribilduaren erregeren pribilejioak berretsi zituen.

http://www.valledearana.eus/wp-content/uploads/2018/02/escudo-valla-arana.png 0 0 admin http://www.valledearana.eus/wp-content/uploads/2018/02/escudo-valla-arana.png admin2017-09-27 18:27:582017-09-27 18:27:58Hiribilduaren sorrera

  • (Castellano) Mapa TurísticoFebruary 16, 2021 - 9:36 am

    Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

  • (Castellano) Formularios en Página Web. Política de privacidad.November 24, 2020 - 11:12 am

    Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

  • (Castellano) BLOG Ayuntamiento Valle de AranaJuly 24, 2020 - 3:01 pm

    Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

  • Kutxa bete euskarazko jolasekinMay 12, 2020 - 8:59 am

    4 eta 8 urte arteko haurren familientzat. Kutxa bete euskarazko jolas EU

  • (Castellano) Servicio de atención a víctimas de violencia machistaMay 8, 2020 - 10:17 am

    Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

Mapa weba

  • Hasiera
  • Iragarki-taula
  • Udala
    • Aktak
    • Korporazioa
    • Ogasuna
    • Berriak
    • Kontratatzailearen profila
    • Gardentasun ataria
    • Aurrekontuak
    • Hirigintza
    • Ordenantzak
    • Eskaerak
  • Harana ezagutzen
    • Elkarteak
    • Kale-izendegiak
    • Datu orokorrak
    • Zonako enpresak
    • Gastronomia
    • Herriak
      • Alda
      • Kontrasta
      • San Vicente de Arana
      • Ullibarri-Arana
    • Kokapena
    • Interes-telefonoak
    • Ferias, fiestas y tradiciones
  • Zerbitzuak
    • Gizarte-ongizatea
    • Egun-gunea
    • Taldea
    • Euskara
    • Berdintasuna
    • Bake-auzitegia
    • Igerilekua
    • Garraioak
      • (Castellano) Línea de autobús
    • Consorcio
    • Izki
    • KZ Gunea
    • Osakidetza
    • Zaldiharana
  • Turismoa
    • Ignaciano Bidea
    • Dónde comer
    • Dónde dormir
    • GR
      • PR-A 65: “HARANERAKO IBILBIDEA”
      • PR-A 66 “SANTA TEODOSIARAKO IBILBIDEA”
      • PR-A 67 “PUERTO NUEVORAKO IBILBIDEA”
      • PR-A 68 “MOJÓN LARGORAKO IBILBIDEA”
      • PR-A 69 “KONTRASTASTAKO AMILDEGIETAKO IBILBIDEA”
    • Nordic Walking
    • Parzonerias
    • Rutas en bici o andando
    • Vía verde (Antoñana)

Kontaktu

Helbidea Entzia Etorbidea, 52 – Alda 01117 P.K. Araba/Alava
Telefonoa 945 406 006
Faxa 945 406 136
E-maila soporteweb@valledearana.eus

Blogroll

  • Plugins
  • Support Forum
© Copyright - Haranako Udala - Enfold WordPress Theme by Kriesi
Scroll to top