Ibilbide berdeak

Kartografiari eta ibilbide berdeei buruz ematen dizugun informazio zehatzari esker, erraz egin ahal izango dituzu ibilbide hauek. Orduen erreferentziak gutxi gorabeherakoak dira eta ibilbideak oinez egiten direla jotzen da. Nolanahi ere, badira zenbait ibilbide mendiko bizikletan egin daitezkeenak.

Gainera, ibilbideak egoki balizatuak daude ohiko marka txuri eta horiekin eta Arabako Mendizale Federazioak homologatuak daude. Bestalde, Ibilbide Luzeko (GR) bi bide daude partzialki eskualdean zehar pasatzen direnak : GR-38 “Ardoaren eta arrainaren Ibilbidea” eta GR-1 “Ibilbide Historikoa”.

0 replies

Leave a Reply

Want to join the discussion?
Feel free to contribute!

Utzi erantzuna