Errituak eta tradizioak
Araoak
Errito desberdinak segitzen zituzten Done Bikendiko bizilagunek ekaitzak ……… Haietako bat Done Bikendiko herritarrek bazituzten hainbat erritu ekaitzetarako araoak egiteko. Esate baterako, Gorpuzti eguneko (Corpus Christi) prozesioan txit santua zeraman apaizak zapaltzen zituen harriak biltzen zituzten. Gero, harri horiek gorantz botatzen zituzten ekaitza zetorrenean.
Bazuten ekaitza zetorrenerako beste erritu bat ere. Ostegun Santutik Ostiral Santurako gauean sakramentu santua argitzen zuen kandelak piztu ohi zituzten.
Bestetik, ekaitza aurreikusten zutenean, apaiza elizpera ateratzen zen eta araoa botatzen zuen zerurantz, lurretara madarikaziorik bota ez zezan