ZaldiHarana

Une honetan egitasmo eder baten hastapenetan gaude ZaldiHarana zaldi zentro integratzailea bera.

ZALDIHARANA tiene como objetivo mejorar la calidad de vida de personas con discapacidad de nuestro entorno a través de la aplicación de terapias ecuestres, donde el caballo es utilizado como elemento principal de comunicación entre los profesionales terapéuticos y la persona con discapacidad.

Egitasmoa dagoeneko abian da, gaur egun 15 familiak etekina ateratzen ari dira, baina hemendik gutxira eskaintza handitzea espero dugu.

Zalantzak badituzue jarri gurekin harremanetan, Harana liluragarrian kokatuta gaude (Araba/Alava); Done Bikendi Harana ondoan.

Kontakturako telefonoak:

  • Miguel Angel: 636 140 181
  • Zaldiharana: 945 406 006

PR-A 69 “KONTRASTASTAKO AMILDEGIETAKO IBILBIDEA”

Ibilbide hau Nafarroarekiko mugatik iragaiten da. Bidaztiak inguru txundigarriak eta ederederrak zeharkatuko ditu, sakanak eta basoak igaroz, ikuspegi zabalak kontenplatu ahal izango dituelarik.

 

Ezaugarriak: 9 km 310 metroko desnibelarekin. 2 ordu eta 40 minutu

 

PR-A 68 “MOJÓN LARGORAKO IBILBIDEA”

Aldatik hasita, ibilbide honek igotzen du Cruz de Alda-Arnaba mendikateko iparraldeko mendimazela basotsua, bidaztia Nafarroako mugaraino eramango duelarik.

 

Ezaugarriak: 6,6 km 280 metroko desnibelarekin. 2 ordu inguru.

 

PR-A 67 “PUERTO NUEVORAKO IBILBIDEA”

Ibilbide labur honek Puerto Nuevo izeneko mendatera darama. Mendate hori haraneko antzinako biztanleek igarobide gisa erabiltzen zuten mendira, luberrietara eta larreetara joateko, bai eta Iturrieta herriarekin komunikatzeko ere

 

Ezaugarriak: 2,6 km 220 metroko desnibelarekin. Ordu bateko igotzea.

 

PR-A 66 “SANTA TEODOSIARAKO IBILBIDEA”

Ibilbide eder honek bidaztia Santa Teodosiako mendate bukolikora darama. Bertan, larredi eta pagadi trinkoen artean, izen bereko ermita dago. Inguru horretan, mahaiak, barbakoak eta iturri bat daude erabilgarri.

 

Ezaugarriak: 7,8 km 260 metroko desnibelarekin. 2 ordu eta 15 minutu inguru.

 

 

 

PR-A 65: “HARANERAKO IBILBIDEA”

Ibilbide honek haranaren luzetarako ardatza zeharkatzen du lursail-pistetan eta mendibideetan zehar, haraneko lau herrietatik pasatuz eta horien ondarea ezagutzera emanez. Halaber, mendiko bizikletaz egiteko ibilbide bikaina da.

 

Ezaugarriak: 16 km, 4 ordu oinez, desnibelak:230 m – 250 m

 

Ibilbide berdeak

Kartografiari eta ibilbide berdeei buruz ematen dizugun informazio zehatzari esker, erraz egin ahal izango dituzu ibilbide hauek. Orduen erreferentziak gutxi gorabeherakoak dira eta ibilbideak oinez egiten direla jotzen da. Nolanahi ere, badira zenbait ibilbide mendiko bizikletan egin daitezkeenak.

Gainera, ibilbideak egoki balizatuak daude ohiko marka txuri eta horiekin eta Arabako Mendizale Federazioak homologatuak daude. Bestalde, Ibilbide Luzeko (GR) bi bide daude partzialki eskualdean zehar pasatzen direnak : GR-38 “Ardoaren eta arrainaren Ibilbidea” eta GR-1 “Ibilbide Historikoa”.

GOMENDIOAK

Bota erosoak eta gauden urtarorako arropa egokia erabiltzea gomendagarria da, halaber, kantinplora betea eramatea, jateko zerbait eta eguraldiaren iragarpenari buruz informazioa izatea. Eskualde honetako biztanleria gu han egon izanaz damutu behar ez izatea, horretarako igaro eta gero atexkak itzi, soroak ez zapaldu, eta zaindu zure txakurra abereak ikara ez ditzan. Ez ezazu zaborrik bota lurrera, ez piztu surik, eta ez ezazu fauna gogaitzen duen zaratarik egin.

Kokapena

Harana Araba-Alavako lurralde historikoaren ekialdeko muturrean kokatuta dago, Nafarroaren mugaldean bertan, Larraonako pasabidetik Ameskoa Bailararen hasierari irekita.

Harana Arabako Mendialdeko eskualdeko ekialdean ezarrita dago, Kanpezuko eta Arabako Lautadako lurren artean, eta 7 km-ko luzera duen arro luzangaren itxura eta 39,22 kilometro karratuko zabalera dauka. HM-IEko norabidean dago eta aldamenean 1000 m-ko altuera gainditzen duten bi lerro itxurako mendi egiturak daude. Kubetako bataz besteko altuera kota 800 m. inguruan kokatzen da.

Sarbideak

Arabako Mendialdeko eskualdera hurbiltzea erraza eta erosoa da, Vitoria-Gasteiz erreferentzia puntua izanda, handik abiatuta eskualdera Gasteiz mendatetik (A-2124), Azazetatik (A-132) eta Opakuatik (A-2126) heltzen da.

  • Bilbotik A-68 autobidea eta N-622 autobiatik
  • Irungo eta Donostiako mugatik N-1 errepidea hartuta eta Iruñatik N-240 eta N-1 errepideetatik Arabako Mendialdera Opakua mendatetik hurbil daiteke, A-2128 errepidetik hain zuzen.
  • Bartzelona, Zaragoza eta Logroñotik A-68 autobidetik, Bernedo mendatean desbideratuz (A-2126).
  • Madriletik edo Burgosetik A-1 autobidetik.